EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVI. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2017ko maiatzaren 27tik 28ra jokatua, Gasteizen).

 

 

 

            Larunbatean eta igandean jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza Kirolgunean (Araba), Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak antolaturik, Euskal Xake Federakuntzaren lankidetzarekin.

 

            12 urtez azpiko 10 jokalarik parte hartu zuten (2005ean jaiotakoak bakarrik onartzen ziren), 5 txandatan. Iaz ere 10 jokalari izan ziren. Jokalari bakoitzak 55 minutuko denbora izan zuen partida osatzeko, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

            2008an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen jokalari nafarren parte hartzerik ez onartzea. Hau izan da, beraz, jokalari nafarrik gabeko hamargarren Txapelketa.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Manex Regillaga Elias (Bizkaia) (1.817) – 5 puntu.

2)    Unax Guillenea Lacruz (Gipuzkoa) – 4 puntu.

3)    Lucia Munilla Bote (Bizkaia) (1.668 Euskal elokoa) – 3 puntu.

4)    Erik Rodriguez Romero (Araba) – 3 puntu.

5)    Eneko Martin De Frias (Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

6)    Amets Zubizarreta Landera (Bizkaia) (1.221) – 2 puntu.

7)    Markel Ocio Martinez de Luna (Araba) – 2 puntu.

8)    Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa) – 2 puntu.

9)    Josu Subijana Cristobal (Araba) – 1’5 puntu.

10) Leire Mardones Ansia (Araba) – 0 puntu.

 

Lucia Munilla Bote bizkaitarra alebin mailako Euskadiko emakumezko xake txapelduna izan da.

 

            MANEX REGILLAGA ELORRIOARRA, JAUN ETA JABE.

 

manex regillaga elias bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Manex Regillaga Elias, gorriz jantzita.

 

            Manex Regillaga Elias bizkaitarra 2005. urtean jaio zen Elorrion. Dagoeneko 1.817ko FIDE eloa dauka. Burlatako Mikel Gurea taldearekin jokatu du batzuetan, baina gehiago Zaldi Baltza Elorrioko taldearekin. Iragan abenduan Sakanako XVII. Xake Txapelketa irabazi zuen.

 

            Orain Euskadiko alebin xake txapeldun bihurtu da, txapelketako partida guztiak irabazi ondoren, eloa 3’2 puntutan hobetuta.

 

            Unax Guillenea Lacruz gipuzkoarra bigarren geratu da. Txapeldunarekin soilik galdu du, bigarren txandan. Gainontzeko partidetan nagusitu da.

 

            Lucia Munilla Bote bizkaitarra izan da neska txapelduna, bere hirugarren postuari esker. Hain zuzen ere, azkeneko partidan Sara Garcia Fernandez gipuzkoarra gainditu behar izan du horretarako. Abadiño taldekoa da Lucia Munilla.

 

            TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA.

 

            2004. urtean: Iñigo Camara Gil (Araba), garaile.

 

2005. urtean: Jorge Tapia Santamaria (Araba), garaile.

 

            2006. urtean: Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa), garaile; Eneko Ostolazaga Baragan (Bizkaia), bigarren; Pablo Rodriguez Lapetra (Araba), hirugarren; Andrea Bratu (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2007. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa), bigarren; Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia), hirugarren; Maialen Ros Iturgaitz (Nafarroa), neska txapeldun.

 

            2008. urtean: Beñat Lomas Romero (Araba), garaile; Joseba Llano Olabarrieta (Bizkaia), bigarren; Christian Sanchez Merino (Gipuzkoa), hirugarren; Nahiara Solana Eguiluz (Gipuzkoa), neska txapeldun.

 

            2009. urtean: Ander Salgado Quesada (Araba), garaile; Gonzalo Garcia Barquin (Bizkaia), bigarren; Iker Narbaiza Refoyo (Gipuzkoa), hirugarren; Maria Otero Ruiz de Alegria (Araba), neska txapeldun.

 

            2010. urtean: Ramon Elduaien Etxabe (Gipuzkoa), garaile; Alvaro Peralta Garcia (Bizkaia), bigarren; Javier Diez Martin (Bizkaia), hirugarren; Garazi Urrusolo Aparicio (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2011. urtean: Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia), garaile; Daniel Vara Del Bosque (Araba), bigarren; Guillermo Gutierrez Menzinger (Araba), hirugarren; Lucia Munita Lasa (Araba), neska txapeldun.

 

            2012. urtean: Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia), garaile; Jose Luis Muñoz Ayala (Gipuzkoa), bigarren; Liher Urrutia Domaika (Gipuzkoa), hirugarren; Alicia Cuber Caballero (Araba), neska txapeldun.

 

            2013. urtean: Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia), garaile; Juan Jose Aroztegi Tolosa (Gipuzkoa), bigarren; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), hirugarren; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2014. urtean: Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa), garaile; Rodrigo De las Heras Figueroa (Araba), bigarren; Aritz Eder Elexpe Garcia (Araba), hirugarren; Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa), neska txapeldun.

 

            2015. urtean: Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa), garaile; Josu Manterola Ubillos (Gipuzkoa), bigarren; Svytoslav Borobyev (Bizkaia), hirugarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2016. urtean: Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia), garaile; Hugo Pelegrin Gomez (Araba), bigaren; Inko Martinez Adarraga (Gipuzkoa), hirugarren; Mencia Montes Gimenez (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2017. urtean: Manex Regillaga Elias (Bizkaia), garaile; Unax Guillenea Lacruz (Gipuzkoa), bigarren; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), hirugarren; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), neska txapeldun.

 

 

 

 

            2017-05-28.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr284064.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.